prosperity

Zerbitzu Energetikoak

“Funtsezkoa ikustezina gertatzen zaie begiei”. Printze txikia. Antoine de Saint-Exupéry

Eta horrelaxe gertatzen da askotan: Iraunkortasuna hor dago eta ez da ikusten, baina sentitzen da.

Intergaiak-en ikustezintasun bare eta ziur horren parte sentitzen gara erabilera administratibo, industrial eta bizilekuetako eraikinetan egindako analisi energetikoekin. Ikaragarri gustatzen zaigu arlo energetikoan ditugun ingeniari eta lankideen ezagutzak erabiltzea eraginkorrak diren eta energia berriztagarriak dituzten eraikinak lortzeko.

Blowerdoor eta termografia dira eraikinen jasangarritasun honen adibide bi, isolamendua, beirak eta hermetikotasuna hobetuz haien efizientzia energetikoa optimizatzen da.

Termografía

Kamara infragorrien bidez inguratzailearen tenperatura neurtzen dugu bero-fluxua ulertzeko. Zubi termikoak, isolamendu mota, leihoen portaera eta haien hermetikotasuna ezagutzen ditugu.

Biowerdoor

Eraikina edo bere atalaren estankotasuna ezagutzeko entsegua da. Gainpresioa edo hutsa egiten da hutsuneen hermetikotasuna ezagutzeko eta termografia, ke-sortzailea eta hari beroko anemometroa erabiliz infiltrazioak aurkitzen dira.

Ziurtagiri energetikoak

Eraikinen ziurtagiri energetikoek gero eta eskari gehiago dituzte efizientzia energetikoa sustatzen dutelako erosle eta errentariei derrigorrez eman behar zaien informazio objetiboari esker.

Intergaiak-en ingeniari eta teknikari adituak ditugu ziurtagiri energetikoak egin eta Eusko Jaurlaritzan erregistratzeko apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuaren arabera (BOE). Era bat da gastu energetiko eta ingurumen-bizikidetzarekin lasaitasuna izateko.

certificados energéticos

Auditoretza energetikoak

Lau urtero egin behar dituzte auditoria energetikoak 70 kW termiko baino gehiago dituzten administrazio publikoko eraikinek, otsailaren 4ko 4/2019 legearen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa.

Bestetik, empresa handi eta industriek, urtean 500 petroleo tona baliokide (TEP) baino azken kontsumo energetiko handiagoa dutenek ere auditoria mota hau egin behar dute. Helburua da kontsumo energetikoa gutxitzea eta energia berriztagarrien aprobetxamendurako sistemak areagotzea.

Zerbait zaila dirudien arren, Intergaiak-en erreza egiten dugu, arreta ondorengoetan jarriz:

Auditoría energética
  • Kontsumoen analisia urteko fakturekin (gutxienez 12 hilabete) eta hornidura energetikoaren portzentaien azterketa
  • Ekipo kontsumitzaileen inbentarioa
  • Insitu neurketak sistema elektrikoa ezagutzeko AR6 sare-analizatzaileekin. Era horretan, aldagai elektrikoak aztertu eta instalazio elektrikoetan hobekuntzak proposatzen ditugu
  • Kanpo eta barne termografia kualitatiboa UNE 13187ren arabera eta irudien doikuntza
  • Blowerdoor entsegua UNE EN ISO 9977ren arabera eta infiltrazioen lokalizazioa, termografia, ke-sortzaile eta hari beroko anemometroari esker
  • Eraikinen instalazio termikoen arauzko ikuskapenak (RITEren arabera) kontratatzen dugun Baimendutako Kontrol Erakundearen bidez (OCA)
  • Efizientzia energetiko eta berriztagarrien proposamenak
  • Bideragarritasun ekonomikoaren analisia
  • Azken informearen idazlana

Aktuazio-plan energetikoak

Efizientzia baxuko instalazioak ordezkatu eta CO2 emisioak gutxitzen dituzten teknologia berriengatik apostu egiten dugu.

  • Biomasa
  • Geotermia
  • Aerotermia
  • Fotovoltaika
  • Eguzki-termikoa
Actuación energética

Ezagunak egiten al zaizkizu? Ingurunearekiko bizikidetzan begirunez eta eroso egoteko gure mundua eraikitzeko era dira. Eta horixe lortzen dugu energia berriztagarrien proiektuak gaineratzen dituzten aktuazio-plan energetikoak gauzatzen, analisietatik haratago.

Nahi al duzu zeure negozioak mundu iraunkorrago batean distiratzea?

Zerbitzu energetikoen arrakasta-kasuak

  • Del foco caliente al foco frío
  • Eficiencia y renovables