InterGaiak-i Buruz Gestor Intergaiak 2022 / maiatza / 18

InterGaiak-i Buruz

Intergaiak-en zortea daukagu gure lanarekin disfrutatzen dugulako. Azken finean, empresa hau jaio zen ingeniaritza sektorea humanizatzeko helburua praktikara eramateko emaitza gisa, askotan hotza eta urruna kontsideratua, garatzen den marko teknikoaren barnean dagoelarik.

Baina Intergaiak-en ziurtasuna genuen hotza zirudien mundu hori bere inguru naturalarekin horni zitekela eta baita bere parte izan, zainduz eta babestuz. Bi dimentsio horien berrelikadurak berotasuna emango liguke, gure zehaztasun profesional eta teknikoa galdu gabe. Horrela hasi genuen gure abentura.

Gaur egun gure hazkuntza bultzatzen jarraitzen dugu gizartearen onurarako, inguruan lana eta ongizatea sortuz. Horixe da gure egunerokoa eta horretarako bizitasun eta baikortasunez jaikitzen gara egunero. Eta frogatzen ari gara gure jarduerak gero eta interes-talde gehiago batzen dituela egiten dugunaren garrantziaz jabetzen direlako.

Ingurune jasangarriago batean ibiliko gara, pausu sendoz eta jarrera integratzailez enpresa erreferentea izan arte guztion ongizatera bideratutako proiektuak sortu, gauzatu eta elkarlanean aritzeko Garapen Jasangarriko Helburuak lortuz. Orain badakizue: arnasteko jaio gara.

Kalitate Politika

InterGaiak sortu zenetik, ingurumenaren kalitatea, segurtasuna eta osasunaren aldeko konpromisoa aitortzen dugu, gure irismenaren barruan egiten ditugun jarduera guztiei ahalik eta arreta handiena eskainiz. Hau da, kudeaketa-sistemen aholkularitza, ekitaldi jasangarriak, energia-zerbitzuak eta proiektuen kudeaketari.

Kalitateari dagokionez, etengabeko hobekuntza bultzatzen dugu, izan ere, kide guztiok motibatuta gaude antolamendu-hobekuntza teknikoen irtenbideak proposatzeko. ISO 9001:2015 erreferentzia-araua jarraitzen dugu gure prozesuak dokumentatzeko eta kalitate-kudeatzen sistema sortzeko. Gure bezeroen baldintzak ahalik eta hoberen lortzea da gure helburua, haien beharrak asebetetzea da gure mugak gainditzeko motibatzen gaituen helburua, zehaztapen, arau, lege-baldintza edo ezarritako beste baldintza guztiak betez.

Badakigu Intergaiak-eko lantaldearekiko eta gure proiektuekin bat egiten duten lankideekiko dugun erantzukizuna. Horregatik, segurtasuna eta osasuna lehentasunak dira gure erakundean. Enpresaren barruko jardueran duen eragina dela eta, InterGaiak-etik jardunbide egokiak gomendatzen ditugu osasun fisikoa eta mentala zaintzeko. Konbentzimendu hori gure alderdi guztietara hedatzen dugu, horrela, gure ardura Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea betetzea da, eta hori arriskuen azterketan islatzen da. Kide guztiok segurtasuna eta osasuna areagotzeko neurriak bultzatzen ditugu mehatxuen potentzialtasuna murrizten saiatuz.

Naiz eta gure zerbitzuak zuzeneko ingurumen-inpaktu txikia dakarren, badakigu zeharkako ingurumen-inpaktua sor dezakegula beste alderdi interesatu batzuekin egiten ditugun proiektuetan. Hori dela eta, gure helburua ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena sortzea da. Beraz, ingurumenarekiko errespetua lehenesten dugu jarduera guztien plangintzan integratzen saiatuz.

InterGaiak-en modu jasangarrian lan egin nahi dugu gure etorkizuneko belaunaldiek ere gaur egun ditugun baliabide naturalak eskura izan ditzaten. Oinarri horrek garapen jasangarriko konponbideak bilatzeari lehentasuna ematera garamatza hasieratik, ingurumenaren babesarekin konprometitutako ingeniaritza sustatuz. Gure erreferentzia- araua ISO 14001:2015 da, eta ingurumen-kudeaketako sistema baten bidez betetzen dugu. Sistema horrek baliabide naturalak arduraz erabiltzen laguntzen digu, eta kudeaketa-sistema etengabe hobetzen saiatzen gara.

Garapen Iraunkorrerako Politika honek kalitatearen helburuak ezarri eta berrikusteko erreferentzia-esparrua eskaintzen digu. Ezarritako helburuak lortzeko, Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du gure politika erakundeko maila guztietan zabaltzeko, ulertarazi eta aplikatzeko, bai eta InterGaiak-ekin harremana duten hornitzaile eta hirugarrenetan ere (egoki diren alderdi interesdunak). Horretarako, politika hau uneoro dago eskuragarri kontsultarako.

InterGaiak


Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 14a

Kode Etikoa

Gure aktibitatearekin bat merezi du munduari buruz dugun ikuspuntua berariazko dokumentu batean gordea izatea zer garen hobeto azaldu eta interes-taldeekin errazago konektatzeko. Horretarako, ondorengo sei printzipioen dekalogoa sortu dugu gure ingurumenaren defentsa eta zaintza helarazteko, bere iraunkortasuna gure lanaren parte delarik. Arnasteko jaio gara aire gabe ezingo genukelako babestu gehien axola zaiguna:

1. Giza-duintasunari errespetua. Pertsonak giza-animali bereziak gara, bakoitza era desberdin batean, interes eta egoera desberdinekin eta sinesten eta sinesten ez duten sinesmenekin. Baina persona guztiok daukagu zeozer komunean: Ingurumena eta bizikidetza-espazioak partekatzen ditugun izaki bizidunak gara. Gatazkak halabeharrezkoak dira, baina bakean bizitzen ere ikasten da. Horregatik, Intergaiak-en giza-duintasuna defendatzen dugu uste dugulako mundu honetan pertsona guztiak modu berean dugula lekua.

2. Ingurumen-jasangarritasuna. Natura da gizakiok eusten gaituen ehuna, aktibitate teknologiko eta berritzaileetatik hasita ezkutuko bazterretaraino zeinetan aurki ditzazkegun zibilizazioaren aztarna sotilak. Baina ehun hau ez da bakarrik gurea, bestelako espeziekin partekatu behar dugu eta bere oreka armonian zaindu arraildu ez dadin. Etorkizuneko belaunaldiak haziko diren eszenatokia da eta Intergaiak-en ahal ditugun angelu guztietatik zaintzen dugu.

3. Elkartasuna eta justizia soziala. Bizikidetzan eta inguru partekatuan sinisten dugu, eta beraz ulertzen dugu ez dela nahikoa gurea soilik babesten, baizik eta beharrezkoa dela gure ondokoak laguntzea ongizatea heda dadin. Eta laguntzen da zuzentasuna sustatuz, kutunkeri eta aurreiritzi gabe, gizarte guztiak pareko aukerak goza ditzan. Azken batean, justizia eta giza-elkartasuna funtsezko eragileak dira etorkizun hobea eraikitzeko.

4. Gardentasuna eta parte-hartze demokratikoa. Intergaiak-en uste dugu konfiantzazko erlazio onena zintzotasun eta egiazaletasunetik datorrena dela. Era horretan, alderdi interesatuak maila berean sartzen dira gure proiektuetan, harreman sendo, osasuntsu eta produktiboak eratuz. Partaidetza aniztasunak aberasten gaitu eta emaitza hobetara eraman.

5. Berrikuntza eta garapen teknologikoa. Iraunkortasuna, ongizatea eta interes-parteen lehiakortasuna sustatzen dituzten berrikuntza eta produktu eta zerbitzuak babestu eta bultzatzen ditugu. Etorkizunerantz aurrera egin nahi dugu pausu irmoz eta abangoardian, garapen teknologikoak, azpiegiturak eta digitalizazioa prozesuen hobekuntzarako funtsezko baliabide gisa erabiliz.

6. 2030 Agendarekin konpromisoa eta Garapen Jasangarriko Helburuak. Ekimen edota proiektu berriak sortzeko bi puntu hauetan fokua jartzen dugu erreferentzia-marko gisa, klima mesedegarria lortzeko bidea direlarik alderdi guztiak naturarekin eta haien artean armonian bizitzeko.